Osasun-monitore eramangarriak

Haririk gabeko monitore bat sortu dute bihotz-taupadak eta odolaren oxigeno-maila neurtzeko.

Eskumuturrean eramaten da, eta, horri esker, ospitaleko gaixoek eta helduek ohetik altxatzeko aukera dute.

Eskumuturrekoak ordenagailu batera bidaltzen du informazioa transmisore baten bitartez, eta aurre egiten die ohiko monitoreek dituzten hari-nahasteari eta erosotasunik ezari. Mediku askoren ustez, gainera, gaixoa ibili ahal izateak sendatzea erraz dezake.

Diseinuak bestelako datu batzuk neurtzeko ere balio dezake, hala nola, gorputzaren tenperatura, odol-presioa, odoleko azukre-maila... Gainera, sistemak automatikoki ohartaraz ditzake osasun-zerbitzuak beharrezkoa izanez gero.

Monitore hau gorputzean sentsoreak jarri eta informazioa jasotzeko eta bidaltzeko proiektu zabalago baten parte da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila