Osakidetzako ikertzaileek gizakiarentzako patogenoak diren bi bakterio-espezie berri aurkitu dituzte. Nocardia gipuzkoensis eta Nocardia barduliensis izenak jarri dizkiete, eta biak pazienteengandik isolatu dituzte.
Adierazi dutenez, aurkikuntza garrantzitsua da, bakterio horien patogenotasuna eta tratamendua ulertzeko lehen pausoa baita, eta lagungarria izango da Nocardia generoaren epidemiologia hobeto ezagutzeko. 2016an Nocardia donostiensis bakterioa ere identifikatu zuen ikertzaile-talde berak.
Lana Microorganisms aldizkari zientifikoan argitaratu da.
Elhuyarrek garatutako teknologia