Larruazaleko bakterioen mapa

Larruazaleko bakterioen mapa
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Tom Purves)

Besaurrean dugu larruazaleko bakterioen dibertsitate handiena

Ez besapean, ez sudurzuloetan, ez buru-azalean. Besaurrean pilatzen dira bakterio-espezie gehien gure gorputz osoko larruazalean. Ondorio horretara iritsi dira Marylandeko Giza Genoma Ikertzeko Institutu Nazionalean, hamar boluntarioren larruazala aztertuta.

Gorputzaren 20 lekutatik hartu dizkiete laginak boluntarioei, eta lagin horietako bakterioen RNA erribosomikoa aztertuta desberdindu dituzte bakterio-espezieak.

Denera 1.000 bat espezie aurkitu dituzte larruazalean, eta, esanda bezala, ikusi dute espezie gehien besaurrean biltzen dela. Gutxien, berriz, belarriaren atzealdean. Gainera, ikusi dute gorputz-atal koipetsuetan, hala nola kopetan, lehorretan baino bakterio-espezie gutxiago hazten dela.

1
255
2009
7
005
Mikrobiologia; Anatomia/Fisiologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila