Ortuko artoa ibilgailuetarako erregai?

Atmosferara poluitzaile gutxiago isurtzeko, MTBE (metil-t-butil eterra) gehigarri sintetikoa eransten zaio gasolinari. Baina substantzia horrek lur azpiko eta azaleko urak poluitzen ditu. Horregatik, Estatu Batuetan debekatu egingo dute laster eta adituek MTBE ordezkatuko duen beste zerbait bilatu beharko dute. Hala ere, nekazariak zuhur ibili dira eta etanola (alkohol etilikoa) proposatu dute ordezko gisa; hain zuzen ere, artoaren hartziduran sortzen den alkohola. Hartara, artoaren uzta negozio bikaina bilakatuko litzateke nekazarientzat.

Etanola lehenago ere erabili izan da erregaitzat; baina petrolioa baino askoz garestiagoa zenez, ez zuen arrakasta handirik lortu (Brasilen bai; bertan, azukre-kanaberatik ateratzen dute ibilgailuek erregaitzat darabilten alkohola). Orain, ordea, emisioen inguruko lege berriekin, une egokia izan daiteke merkatuan bide berria egiteko. Bitartean, badirudi Europan beste haize batek jotzen duela. 2005erako petrolioaren bentzeno-kantitatea % 75 inguruan jaitsi nahi da, kantzerigenoa delakoan, eta, horren ordez, MTBE erabiliko omen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila