Iluntasuna osoa denean ere, ondo moldatzen da krokodiloa harrapakina atzemateko. Izan ere, krokodiloak ez du nagusiki begiekin ‘ikusten’; erabat sentikor diren orbanak ditu ahoaren inguruan, eta baita ahoaren barruan ere, eta horiek dira edozein mugimendu antzemateko gaitasuna ematen dioten organoak.
Krokodilo guztiek dituzte organo horiek, eta lehenik ere ezagunak ziren arren, ez zekiten zehazki zein zen horien funtzioa.