Gai kimiko horietatik gehienak toxikoak dira, eta erregai fosilak erabiltzeak eragin zuzena du ingurumenean.
Bestalde, iraupen laburra dutenez, ordenagailu eta ordenagailu-zati asko pilatzen dira zabortegietan. Birziklatzen direnean ere, sarritan ez omen dira segurtasun-neurri egokiak hartzen. Ordenagailuen erabilerak hartu duen indarra ikusita, Nazio Batuetako ikertzaileek uste dute neurriak hartu behar direla arlo horretan, epe luzean ondorio larriak izan daitezke bestela.