Orain arte detektatutako supernobarik distiratsuena

Orain arte detektatutako supernobarik distiratsuena
2007/06/01 | Elhuyar
Goian, leherketa hurbiletik nola ikus zatekeen irudikatzen duen marrazki bat. Behean, ezkerrean, supernoba dagoen galaxiaren infragorri bidezko irudi bat, eta, eskuinean, Chandra-k X izpien bidez hartutako irudia, eremu berarena. Hor nabarmen ageri dira galaxiaren nukleoa eta supernobarena.
NASA

NASAko astronomoek inoiz detektatutako supernobarik distiratsuena hauteman dute, X izpiko Chandra teleskopioaren eta lurreko teleskopio optikoen bidez. Supernobak SN2006gy izena du, eta Lurretik 240 milioi argi-urtera dagoen galaxia batean, NGC 1260 galaxian, gertatu da.

Leherketa 2006ko irailean behatu zuten, baina, datuak aztertuta, orain konturatu dira SN2006gy benetan berezia dela. Hain zuzen ere, hasieran uste bazuten ere supernoba masa txikiko izar batek sortu zuela, Chandra-k jasotako datuei esker jakin dute izarra oso handia zela. Kalkuluen arabera, haren masa Eguzkiarena baino 150 aldiz handiagoa zen. Orain arteko teorien arabera, izar horrek zulo beltza sortuko zukeen hiltzean. Ez da hala gertatu, ordea: supernobak materia ugari askatu du espazioan.

Astronomoek uste dute lehenengo izarrak ere horrela hil zirela, eta, halaxe askatu zituztela, hain juxtu, gero Eguzkiaren eta beste izarren osagai izan ziren elementu astunak.

Bestetik, lehertu aurretik izar hark masa handia kanporatu zuen, eta hori bera egin du Esne Bidean, Lurretik 7.500 argi-urtera, dagoen Eta Carinae izarrak. Hortaz, astronomoen iritziz, litekeena da hura ere supernoba eran hiltzea.

1
232
2007
6
030
Astronomia
Berriak labur
16

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.