Zura jaten duen onddo batek erretxina fenolikoak ere jaten dituela ikusi dute. Erretxina horiek itsasgarriak dira; apurtzeko molekula zailak, beraz, eta, ondorioz, luze irauten dute. Horregatik, zabor gisa tratatzeko, deskonposatzeko, gogorrak dira.
Adituek uste dute posible izango dela deskonposatzeko bioerremediazioa erabiltzea Phanerochaete chrysosporium onddoak lagunduta, esan bezala, onddo hori erretxina deskonposatzeko gai dela ikusi baitute.