Olatuetatik energia sortzeko prototipoa Pasaian

Olatuetatik energia sortzeko prototipoa Pasaian
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Tecnalia)

Iberdrolak eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak, Oceantek proiektuaren esparruan, olatuetatik energia sortzeko lehen prototipoa instalatu dute Gipuzkoako kostan; Pasaian, zehatz esateko. Olatuetatik energia hartzeko errendimendu handiko eta kostu lehiakorreko gailu bat martxan jartzea du helburu ekimen horrek.

Lehen prototipo hori 1:4 eskalan egin da, eta proba-fasean egongo da hainbat hilabetez, zer errendimendu duen ikusteko eta ingurunerako arriskurik ez duela ziurtatzeko. Egiaztapen teknikoak aldekoak badira, beste gailu bat garatzea aurreikusten dute Iberdrolak eta Tecnaliak; tamaina errealekoa eta sare elektrikora konektatua izango da.

Bi konpainiak lantzen ari diren bigarren instalazio horrek 500 kilowatt-eko (kW) potentzia izango du, eta urtean 950 etxetako kontsumoa hornitzeko adina energia berriztagarri ekoizteko gai izango da.

1
248
2008
12
023
Energia berriztagarriak; Ozeanografia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila