Olatuen energia

Britainia Haundiko Injinerutza Nazionaleko Laborategiak (NEL) munduko olatu-zentralik handiena eraikiko du Indiako Encore hirian.

Zentral honek Britainia Haundiko gobernuko ikerketa-programan diseinatutako teknologia erabiliko du. Programa hau bertan behera utzi zuen duela sei urte gobernu britainiarrak komertzialki bideraezina zelako.

Zentralak 5 megawatteko potentzia izango du eta Encoreko portuaren ahoan kokatuko da. Encoreko portua, 2.000 megawatteko ikatzezko zentral termoelektrikoa zerbitzatzeko eraikitzen ari dira. Indiak energi behar handiak dauzka eta iturri guztiak erabili nahi izatea ez da harrigarria.

NELek planteatzen duen sistemak, portuko murruak erabiliko ditu sorgailu moduan. Kaiko paretan eginiko zuloetatik ura sartzen da eta airea sarterazi eta aterarazi egiten du turbina batzuetan zehar (ikus irudia). Uhinak ura sartzen duenean, ganbarako airea desplazatzen du eta turbinan zehar bultzatzen du. Uhinak behera egiten duenean, hutsunea uzten du ganbaran eta airea turbinan zehar hutsune hori betetzera joaten da. Hau etengabe eginez elektrizitatatea sortzen da.

Kaia moduluka egina egongo da. Injineruek tokiaren sakoneraren arabera eta bertan dauden olatuen izaera kontutan harturik, modulu hauek diseinatzen dituzte. Hondoa harrizkoa den tokietan, zuzenean lotzen da zoluan. Hareazkoa bada ordea, pibote gainean finkatzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila