Oihartzuna antzinako maien piramideetan

Maien zibilizazioaren eraikin batzuek ezaugarri akustiko harrigarriak dituzte. El Castillo piramidearen eskaileretan, adibidez, oihartzunak soinu naturalak imitatzen ditu. Txalo egitearen ondorioz, txorien txioak edo euri-tanten soinua entzuten dira.

Horretaz ohartu zen Kaliforniako ingeniari bat 1998an, eta, orain, Belgikako ikertzaile batzuek jakin nahi dute piramide horien eraikitzaileek nahita sortutako efektua izan zen ala ez. Hori frogatzea ezinezkoa bada ere, zientzialari belgikarrek uste dute ezinezkoa dela diseinu hori aldez aurretik prestatzea, oihartzuna ez baita beti berdina. Aitzitik, harriaren aurka igortzen den soinuaren araberakoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila