Odola dela eta beste istulu bat?

1986ko apirilarte Suitzako zenbait hemofiliko eta pazienteri HIV (HIES-aren birusa) eduki zezaketen odol-produktuak jarri zitzaizkiela jakin denean, lehendik Frantzian eta Espainian izandako eskandaluen antzekoa sor daiteke estatu horretan.

Suitzako Gurutze gorriaren Transfusio Laborategi Zentralari “inkonpetente” izatea salatu diote, 5.800 odol-eratorri banatzeagatik. Hauetatik 1.000 inguru HIV birusaz kutsatuta zeuden, purifikatzea eta sistematikoki aztertzea 8 hilabete lehenagotik derrigorrezkoa bazen ere. Kritikak izan dituzte Osasunerako Bulego Federalak eta Medikamentuen Kontrolerako Kantonamenduarteko Bulegoak ere, beste herrialdeetan komertzializatuak zeuden produktu seguruagoak atzerapen burokratikoengatik lehenago ez produzitzeagatik. Produktu hauetako bat 1984ean Bulego horretan erregistratuta baldin bazegoen ere, 1986a arte Suitzako Mediku Aseguruek ez zuten ordaintzen.

68 hemofilikoetako batzuk kutsatuta daudela onartu da. Genebako 6 pazientek (4 hemofilikok eta transfusioak hartu zituzten beste 2 gaixok) auzitara jo dute jadanik. Batzorde Federal Berezi baten epaia espero da urte honen amaiera baino lehen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila