Odol artifiziala

Organoen transplantea, erloju-kontrako lasterketen modukoa da. Bihotzak, hildako gorputik atera ondoren, lau orduz bakarrik dirau berriro erabilia izateko baldintza onetan.

Giltzurrunak zertxobait gehiago irauten du; hogeitalau orduz hain zuzen. Organoen iraupena segurtatuko duen metodoa aurkitzeak, halabeharrezkoa dirudi.

Ikerlari iparramerikar batzuek, metodo bat proposatu berri dute. Basoetan zirkulatzen duen odola, odol artifizialez ordezkatzea da metodo berriaren ardatza. Odol artifizial honek metabolitoak eta hondakinak garbitzen ditu eta organoen oxigenazioa segurtatzen du. Gainera organoaren bizi-funtzioak etengabe neurtzen dira. Ingurunearen azidotasuna, glukosa- eta potasio-kontzentrazioak eta oxigenozko eta CO 2 -ko edukinak etengabe erregulatzen dira.

Metodo honen bidez, bihotzen iraupena 24 orduz luzatu da.

Ikerlarien ustetan metodo hau beste organo batzuei ere aplikatzerik izango da.

Beste batzuen eritziz, organoen mundu-azokaren atarian egon gaitezke. EEBBetan erauzitako bihotza Europan erabil daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila