Nuklearra nola gorde?

Baltikoko Kostaldean Stockholm-etik 140 km-ra, itxura arrunteko etxe batzuek munduan bakarra den instalazioa ezkutatzen dute.

Granitoan 60 m-ko sakoneraraino zulatutako kilometro bat bi tunelen bidez iristen da instalazio horretara. Han, 160 m luzeko lau gelatan eta 50 m altuko zilo batean, hondakin erradioaktiboak gordetzen dira.

Gordeleku hau egiteko lau urte behar izan dituzte eta 430.000 m 3 harri dinamitatu behar izan dira. Lanaren kostua 14.000 mila milioi pezetakoa izan da.

Gordelekuak dituen 60.000 m 3 -tan hurrengo 20 urtetan arrisku handiko hondakinak gordeko dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila