Nikotinazko txikle eta txaplatak ez omen dira seguruak

Minnesotako Unibertsitateko Stephen Hech ikerlariak aditzera eman duenez, nikotinazko txikle eta txaplatek minbizia eragin dezakete eta ez dira seguruak denbora luzez erabiltzeko.

Ikerlariek biriketako minbizia eragin dezakeen nikotinaren deribatua identifikatu dute. Nikotina eta minbizia zuzenean lotzen diren lehenengo aldia da honakoa, orain arte zigarroetako beste osagaiak jotzen baitziren arriskutsutzat.

Hala ere, adituak ez datoz guztiak bat. Izan ere, nikotinaren deribatu hori kondizio zehatz batzuetan soilik sortzen da eta, oraingoz, laborategian egin dira froga guztiak. Hau da, giza gorputzaren barruan erreakzio bera gertatzen denik ezin daiteke ziurta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila