Neutrinoak harrapatu nahian

Munduan neutrinoak harrapatzeko tranparik handiena Japoniako meatze batean dago eta 50.000 tonako ur-masa handia da. Horri esker zientzilariek Eguzkitik datozkigun partikulek uraren gainazalean utz ditzaketen arrastoak aztertuko dituzte. Partikula horiek, dena den, lehenago kilometroa lodiko haitza zeharkatuko dute. Urtegia egitea hamabi mila eta bostehun mila milioi pezeta (500 milioi libera) kostatu da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila