Neuronak imitatzen dituen ordenadorea

Hirurogeita hamargarreneko hamarkadan, ordenadore azkarrenak eta ahaltsuenak “Cray” izenekoak ziren eta sekuentzialki funtzionatzen zuten, hau da, eragiketa bat egin eta gero bestea burutzen zuten. Ordenadore horiekin kalkulu-abiadura azkartzeko sistema bakarra, elektroiek ibilbide laburragoa izan dezaten zirkuituak konprimatzea da.

Iparramerikan Thinking Machines Corporation etxeak egindako CMS ordenadoreak, 128 prozesadore ditu eta aldi berean lan egin dezakete, gure garuneko neurona-sarea imitatuz.

Oztopo hau gainditzearren, 1986. urteaz gero kalkulagailu paraleloak daude, hau da, kalkulagailuak prozesadore bat baino gehiago dituzte, adarkaduraz elkarri konektaturik eta aldi berean funtzionatzen dutelarik.

Iparramerikan Thinking Machines Corporation etxeak egindako CM5 ordenadoreak, 128 prozesadore ditu eta aldi berean lan egin dezakete, gure garuneko neurona-sarea imitatuz. “Paraleloan” kalkulatzeko erak, fenomeno fisiko batzuk ongi simulatzeko balio du.

Mexiko Berrian Sandia etxeak dituen laborategietan berriz, “Paragon” izeneko superkalkulagailuak koma loka dela 102 mila milioi eragiketa egiten ditu segundoko, 42.000 x 42.000ko matrize konplexua faktorizatzeko. 32 minutu besterik ez ditu behar horretarako

lehengo sistema azkarrenean 21 ordu behar izaten ziren
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila