Aukerako umeak izatea ez da amets zoroa. Horretarako teknika jadanik erabilgarria da genetikako laborategietan eta Maryland hiriko ikertzaile-talde batek, esaterako, % 85eko eraginkortasuna erdietsi du. Jakina, saio guztiak animaliekin egin dira orain arte edo behintzat, hala esan zaigu guri.
In vitro ernalkuntzako teknikak hobetu ahala, arazo praktikoak gutxiagotzen ari dira, baina eragozpen etikoak gero eta gehiago dira. Sexua aukeratzeaz gain, zenbait gaixotasunen prebentzioa ere lor daiteke teknika berriei esker. Zientzi fikzioak maiz erakutsi digun gizarte homogenoen bidea zabalik al dago jadanik?