EHUko eta Gurutzetako Ospitaleko ikertzaileek osaturiko diziplina arteko talde batek jaso du Neonatologiari buruzko Ordesa ikerketa saria. Lan sarituan eredu esperimental bat garatu dute, garaiz aurretik jaiotako arkumeetan eraso hipoxiko-iskemikoak eragindako kaltea kuantifikatu eta ebaluatzeko. Entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa oxigeno eta odol faltak eragiten duen garuneko kaltea da, eta gaixotze-heriotza neurologikoa eragiten duen arrazoi nagusietako bat da, bai garaiz aurretik jaiotako haurretan eta bai garaian jaiotakoetan.