· Segimendu psikologikoa
Era honetako laguntza egoki batekin gaixotasunak eragindako herstura edo antsietatea gaindi daiteke, norberaren mugak ezagutzen eta nola ez horietatik pasatzen ikasteaz gain.
· Atsedena eta erlaxazioa
Yogak eta bestelako teknika batzuek (tai-chi izenekoak, adib.) erlaxazio-teknikak erakusten dituzte, atseden-uneei ahalik eta probetxu edo etekinik handiena atera ahal izateko.
· Elikadura
Gantz edo koipeen kontsumoa gutxitzea, baita bollo edo opilena eta janari bizkor eta aurre-kozinatuena ere. Eta horrekin batera jan-neurri mediterraneoa bezalako dieta osasungarri bat aukeratzeak nekea eta akidura, fisikoa bezala baita psikologikoa ere, gainditzen lagunduko digu. Ez dira ahaztu behar berdurak, fruta-zumoak (bitamina-iturri garrantzitsuak dira), ezta lekaleak ere (energia ugari ematen digute). Modu erregularrean jatea gomendatzen da, otorduentzat ordutegi jakina eginez, eta otorduen artean aperitibo edo mokadu arinak egitea (fruta edo fruitu lehorrak, eta zumoak, adibidez).
Bestalde, badira hainbat produktu natural, nekearen kontra betidanik erabili izan direnak eta kasu hauetan ere oso mesedegarriak izan daitezkeenak: eztia, polena edo lore-hautsa eta erregina-jelea. Energetikoak dira, bizitasuna gehitzen dute eta era guztietako infekzioen kontrako defentsak areagotzen dituzte.
· Terapia alternatiboak
Zenbait autorek diotenez, kromoterapia (koloreak erabiltzea terapeutikan, edo argi-espektroaren gama diferenteak) edo hidroterapia lagungarriak gerta daitezke pertsona hauek sartuta dauden zulo horretatik atera daitezen.