Neanderthal Genome Project: lehenengo emaitzak

Neanderthal Genome Project: lehenengo emaitzak
2006/06/01 | Elhuyar

Neanderthalgo gizakiaren genomaren zati bat sekuentziatu dutela jakinarazi dute Max Planck Institutuko paleontologo batzuek. Genoma osoaren % 0,03 baino ez omen da, baina ez da gutxi kontuan izaten bada duela 45.000 urteko gizaki baten material genetikoa dela. Material genetikoa erraz degradatzen da denborarekin, eta paleontologoek museoz museo ibili behar izan dute ondo kontserbatutako Neanderthalgo gizakiaren aztarnen bila.

Azaldu dutenez, Neanderthalgo gizakiaren genoma-proiektuaren lehenengo emaitza da hori, eta etorriko dira gehiago.

1
221
2006
6
018
Genetika; Biokimika; Biologia; Paleontologia
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila