Organismo bizi baten odol-fluxua hiru dimentsiotan eta denbora errealean irudikatzea lortu dute partikula magnetikoen bidezko irudigintza erabilita. Hamburgeko Royal Philipseko ikertzaileek burdin oxidozko nanopartikulak injektatu zituzten 18 saguren odolean, eta erresonantzia magnetiko bidezko irudigintzaren teknikaren antzeko bat erabili zuten irudiak lortzeko. Erresonantzia magnetikoen bidezko irudiak ez dira egokiak ehun bigunak eta fluidoak ikusteko, baina burdin oxidozko partikulak oso ondo ikusten dira gorputzean. Teknologia berria giza gorputzean erabiltzeko egokitzen bada, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia diagnostikatzen lagundu dezake, eta baita gorputzak tratamenduei nola erantzuten dien monitorizatzen ere.