Gure eguneroko bizimoduan objektu konplexuak piezetatik abiatuta egiten dira; pieza guztiak egindakoan, muntatu egiten dira, objektua osatzeko. Aitzitik, hori ezinezkoa da mundu kuantikoan: eragiketa kuantiko global bat ezin daiteke ekarri eragiketa sekuentzialen kate batera. Izan ere, fisikaren oinarrizko legeek debekatu egiten dute hori. Ondorio horretara iritsi da EHUko Enrique Solano irakaslearen ikertzaile-taldea, besteak beste.