Minutu bateko errorea 10.000 milioi urteko

Zehaztasun handiko ordulari ionikoa aurkeztu du NASAk: 10.000 milioi urte minutu bateko errorearekin neurtzeko gai da. Ioietan eta fisika kuantikoaren legeetan oinarritzen diren ordulari atomikoak espazioko bidaia luzeetan eta GPS sisteman erabiltzen dira, besteak beste. Ordulari berrian, ioiak kanpai batekin babestuta egon ordez, merkuriotan sartuta daude. Ohiko ordularietan ioiek kanpaiaren kontra talka egiten dute eta, aldaketak jasanez gero, ordulariak zehaztasuna galtzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila