Mikroglia arduratzen da garunean neuronen bizi-zikloa ixteaz

mikroglia-da-garunean-neuronen-bizi-zikloa-ixteaz-
Arg. EHU

Neuronen heriotza ez da garuna zahartzean bakarrik gertatzen den prozesua. Askotan, neurona jaioberriak ere hiltzen dira, nahikoa neurona badela hautematen dutenean; apoptosiaren bidez bere buruaz beste egiten dute. Duela ehun urtetik, zientzialariek bazekiten mikroglia zelula txikiak direla hildako neurona horiek fagozitatu eta garuna garbitzeaz arduratzen direnak, baina susmoa zuten fagozitosia ez zela hondakinen bilketa pasiboa. Inguruko neuronen gaineko kaltea saihesteaz, beste lan garrantzitsu bat izan zezakeela. Oraingoan, mikrogliaren lana prozesu guztiz aktiboa dela frogatu dute Achucarro neurozientzien euskal zentroko eta EHUko Ikerbasque ikertzaileek: mikroglia eta zelula jaioberrien artean nolabaiteko komunikazio-seinale bat dagoela argitu dute: sekretoma. Hala, hildako neuronak jasotzeaz harago, mikroglia neuronen bizi-zikloa ixteaz arduratzen dela argitu dute.

Prozesu horretan, mikrogliak sekretoma molekula-multzoa jariatzen duela ikusi dute, eta horrek ematen diela zelula jaioberriei zatitzen jarraitzeko ala neuronatzat bereizteko agindua. Ikertzaileek uste dute mikrogliak heriotzaren sentsorea balitz bezala jokatzen duela: zelula jaioberri ugariren heriotza antzematen duenean, mikrogliak adierazten dio neuronak ekoizteko sistemari gehiegi sortzen ari direla eta ekoizpena gelditu behar duela; aitzitik, heriotza gutxi dagoela antzematen duenean, geldialdia eteteko eskatzen dio, hipokanpoak neurona berri gehiago onar dezakeen heinean. Hortaz, mikroglia fagozitikoak neurona berrien sorkuntza moteltzen laguntzen du sekretomaren bitartez, bizitzaren eta heriotzaren arteko orekari eutsiz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.