Migrazio-bidea kostaldetik

Dirudienez, Afrikatik ateratzeko migrazioan kostaldeko bideari jarraitu zion gizakiak. Ondorio horretara iristeko, India eta Malaysia inguruko herri indigena batzuen mitokondrio-DNA aztertu dute, eta inguruko herrietakoekin alderatu dute, noiz banatu ziren jakiteko.

Ikerketa bi taldek egin dute, herri desberdinekin, eta ondorio berera iritsi dira: migrazio-olde bakar bat izan zen, eta seguruenera kostaldetik egin zuten bidea, izan ere, klimaren erregistroen arabera, barnerago basamortua zegoen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila