Merkurioa toxikoa ote?

Orain arte hori uste izan da, arrainak janda barneratutako merkurioa toxikoa dela, baina ikerketa batek zalantzan jarri du uste hori.

Paper-fabrikek eta errausketa-instalazioek, besteak beste, ibai eta itsasoetara isuritako merkurioa arrainen ehunetan pilatzen da. Intentsitate altuko X izpiak erabiliz, arrainetako merkurioak zer konposatu osatzen duen jakin nahi izan dute. Merkurio-atomoa karbono- eta sufre- atomo banari lotuta agertzen dela ikusi dute. Ikertzaileen ustez, molekula hori metilmerkurio zisteina izan daiteke, eta molekula hori ez da toxikoa.

Merkurioak metilmerkurio kloruro molekulak osatzen dituela uste izan da. Konposatu hori oso toxikoa da, zeluletako mintzak erraz igarotzeko gai baita.

Dena dela, eztabaida sortu du ikerketak, beste ikertzaile batzuen esanean, frogatuta baitago arrainetan metatutako merkurioak gaixotasun larriak eragin diezazkigukeela gizakioi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila