Sagu emeen proteina batek obuluak une egokian garatzea eragiten du, ikerketa berri baten arabera. Ugaztun emeek jaiotzetik izaten dituzte obulu guztiak, eta gero, hilero, obulu edo folikulu batzuk obulutegira joan eta garatzen hasten dira. Egoera arruntean, emakumeak 50 urteren inguruan gelditzen dira folikulurik gabe.
Ehuneko 1ek, ordea, 30 urte inguruan izaten du menopausia. Menopausia aurreratua ikertzeko saguetan egin dituzte entseguak, eta Foxo3a proteinak gaixotasunean zeresana izan dezakeela ikusi dute. Izan ere, proteina honek ziklo bakoitzean obulutegietara folikulu gehiegi ateratzea eragiten du, eta, hortaz, lehenago geratzen da emea obulurik gabe.