Garuneko infartua izan duten hainbat erretzailek utzi egin diote erretzeari infartuaren ondorioz. Estatu Batuetako Antoine Bechera ikertzaileak hamalau kasu identifikatu ditu, eta ikusi du efektu hori gertatu dela infartuak garunaren zati jakin bati kalte egiten dionean, insulari, hain zuzen.
Itxuraz, pazienteek erabat galdu dute tabakoarekiko zaletasuna, eta, horregatik, Becherak uste du garunaren zati horrek zerikusia duela mendekotasunarekin. Garatzen ari den hipotesi baten arabera, mendekotasuna bi neurona-sistemaren arteko desoreka baten ondorioa da. Garuneko insula sistema horietako baten parte da, sistema erreflexiboarena hain zuzen, baina ikerketa gehienen aztergaia bestea da, sistema inpultsiboa. Becherak proposatu du sistema biak ikertu beharko liratekeela. Emaitzen arabera, litekeena da etorkizunean garun-zati bat desaktibatuta tratatzea mendekotasuna.