Arantza bifidoa duten zazpi haurrek maskuri berria dute. Maskuria laborategian artifizialki egindakoa da, eta maskuri zaharraren zelulak hazita egin dute, gorputzak errazago onar dezan.
Transplantea arrakastaz burutu zuten, eta, urte batzuetan jarraipena egin ondoren, dena ondo atera dela ikusi dutenean argitaratu dituzte emaitzak The Lancet aldizkarian.