Marrazoak ere desagertzen ari dira

Azken 8-15 urteetan, Atlantikoan bizi diren marrazoen kopurua erdira jaitsi da. Dalhousie Unibertsitateko ikertzaileek Atlantikoaren ipar-mendebaldeko bederatzi marrazo-espezie aztertu dituzte eta guztietan gutxieneko% 50eko gainbehera atzeman dute. Aztertutako espezieen artean, besteak beste, marrazo zuria, mailu-arraina eta marrazo urdina daude.

Ikertzaileen esanean, gehiegizko arrantzak eragin du gainbehera hori; izan ere, arrain horien jaiotze-tasa ez da nahikoa arrantzatutakoak ordezkatzeko. Hala ere, kontserbazio-programetan ere arreta berezia jarri behar dela ohartarazi dute, espezie bakar bat kontserbatzeko ahaleginek beste espezie bat gehiago arrantzatzera bultzatzen baitute askotan. Horregatik, kontserbazio-programa egokia egiteko marrazoen inguruan bizi diren espezie guztiak hartu behar dira kontuan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila