Basamortua berpizten marraskiloek zeregin handia dutela ba al zenekien? C. G. Jones eta H. Shachak ikerlari israeldarrek, Negev-eko basamortuan dagoen marraskilorik ugariena aztertu dute. Basamortu israeldar horretan Euchondrus albulus marraskilo-espeziea da arruntena. Gauez ateratzen da bere gordelekutik eta harkaitzak estaltzen dituen likenaz elikatzen da.
Goiz aldean, gasteropodo hauek harri artera sartzen dira eta bertan kaka egiten dute. Laborategian egindako saiakuntzen bidez, likenek metatzen dituzten nitratoen % 27 kaka egindakoan lurrera itzultzen dela frogatu da. Harkaitzen azpian kaka egitea oso ona da landareak hazteko. Harkaitzen azpiko zuloak zenbait landare-espezie errotzeko egokiak dira, bertan hezetasun-maila txiki bat mantentzen delako.
Beraz, marraskiloak beste zenbait ornogaberekin batera (txingurri, termita eta abarrekin batera) basamortuen eraldakuntzarako elementu preziatuak dira.