Mantis izkiraren begiak (Odontodactylus scyllarus) oso bereziak dira, eta beste animalien begiek ez duten gaitasun bat dute. Izan ere, animalia horren begiek zirkularki polarizatutako argiak dituen bi aldaerak --eskuinerantz egiten duena eta ezkerrerantz egiten duena-- bereizteko gaitasuna dutela ikusi dute zientzialariek.
Bi aldaera horiek bereiztea ez da erraza. Hain zuzen ere, animalia gehienek ez dituzte bereizten, sumatzen dituzten arren. Mantis izkirak, ordea, bi aldaerak bereizten ditu. Zientzialariek oraindik ez dakite zertarako erabiltzen duten gaitasun hori.