Orain, Alemaniako ikertzaile batzuek lortu dute identifikatzea eltxoaren zein proteinak hartzen duten parte transmisioan; informazio horrekin, beharbada, eltxoak genetikoki eralda ditzakete, eta gaixotasunaren hedapena mantsotu.
Mikroorganismoa Plasmodium falciparum protozooa da. Eltxoak giza odolarekin batera xurgatzen badu, protozooa eltxoaren gorputzaren barruan hazten da. Barruan hazteak ez du esan nahi beste gizaki bat nahitaez kutsatuko duenik. Eltxo guztiek ez dute gaixotasuna trasmititzen; batzuetan intsektuaren sistema immunologikoak protozooa hiltzen du, beste batzuetan ez.
Hain zuzen ere, horren errua eltxoaren hiru genek dutela aurkitu dute ikertzaileek; batek protozooa hiltzen laguntzen du, eta beste biek, berriz, babestu egiten dute. Eta, hori jakinda, ikusi beharko dute ea tratamendurik gara daitekeen eltxoan aplikatzeko, gaixotasunari trabak jartzeko moduan.