Malariaren aurkako proiektua krisian

Diru faltagatik, Osasunerako Mundu Erakundeak bultzatutako malariaren aurkako proiektuak porrot egingo omen du.

Proiektu horren helburua malariaren eraginez hiltzen direnen kopurua 2010erako erdira eta 2015erako laurdenera gutxitzea zen. Horretarako, tratamendua, detekzioa eta gaixotu aurretik hartu beharreko neurriak hobetzeko asmoa azaldu zuten 1998an Osasunerako Mundu Erakundeak, UNICEFek eta Munduko Bankuak, besteak beste.

Harvardeko ikertzaile batzuek argitaratu dutenaren arabera, ordea, gaixotasun hilgarri horri aurre egiteko beharko litzatekeen aurrekontuaren % 7 bakarrik banatzen da laguntza eran. Eta ez hori bakarrik; gainera, oso laguntza gutxi iristen da gehien behar duten herrietara.

Mundu osoko kasuen % 90 Afrikan gertatzen dira, eta ehun milioi lagun hiltzen dira urtero malariak jota. Hala, malaria da hiesaren ondoren mundu osoan jende gehien hiltzen duen gaixotasun infekziosoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila