Automobiletan poluzioa saihesteko sistema bat erregai gutxi kontsumitzea da. Gutxi kontsumitzeko ordea, automobilak arina izan behar du eta horretarako aproposa da magnesioa erabiltzea; 1,8 g/ /cm3-ko dentsitatea besterik ez baitu.
Volkswagen etxeak Passat B5 modeloarentzat abiadura-kaxako karterra magnesioz (eta ez aluminioz) egiten hasi da, pisua % 34 txikiagoa delako.