Lurrikarak eta uhinak: erlaziorik ote?

1994an Kaliforniako hegoaldean gertatu zen lurrikara aurrikusi zuen ikerlariarentzat fenomenoa erabat bitxia izan zen. Izan ere, lurrikara gertatu baino egun batzuk lehenago, behe-frekuentziako irrati-uhinak atzeman zituen ikerlariak.

1994. urtean, lurrikara arin batek astindu zuen Kaliforniako hegoaldea. jakina, hori ez da txoko honetara ekartzeko moduko albistea, tamalez astindu hori baino askoz agerpen bortitzagoak gertatu izan baitira bertan. Aitzitik, Kaliforniako lurrikara hura aurrikusi zuen ikerlariarentzat fenomeno erabat bitxia izan zen. Izan ere, lurrikara gertatu baino egun batzuk lehenago, behe-frekuentziako irrati-uhinak atzeman zituen ikerlariak San Andres ko ikerketa-zentruan. Aditu guztiak bat ez badatoz ere, uhin horiek lur-mugimendurik zetorrela iragartzen dutela esan zen. Ikerlarien artean, polemika bizia piztu du horrek.

Oraingoz ez dago garbi nondik zetozen irrati-uhin horiek eta beraz, ezin liteke esan lur mugimenduak sortutakoak zirenik. Zenbaitzuk kasualitateari egotzi diote gertatua. San Andres-ko zenbait ikerlarik ordea, besterik dio. Horien iritziz, uretan disolbaturiko partikula asko batera askatzen denean, edozein delarik arrazoia, irrati-uhinak sor daitezke eta horiexek eragingo lukete lur-mugimendua. Hipotesi ausarta da hori zalantzarik gabe, baina jadanik irrati-detekziorako sistema berriak diseinatzen ari dira zeregin horretarako. Big One delako lurrikara gertatuko balitz, irratiz entzuteko aukera izango genuke apika!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila