Lurrikarak iragartzea ia ezinezkoa da. Baina kasu batzuetan posible da, esate baterako, urtegiek eragindakoak badira. Hala erakutsi dute, behinik behin, Indiako eskualde batean, Koyna urtegiaren inguruan. Maiatzean mikrolurrikarak izan zituzten, eta datuak jaso eta zehazki aztertuta iragarri zuten (berrogei urteko esperientzia omen dute hango sismologoek) urtegiaren eraginez 4 magnitudeko lurrikara bat izango zela hamabost egun baino lehen. Eta hala gertatu zen.