Gaur egungo Lurraren eremu magnetikoa 50 mikrotesla ingurukoa da; duela 3.200 milioi urtekoa horren erdia, gutxi gorabehera. Geologoek ez zuten uste garai hartan hain eremu indartsua egon zitekeenik, baina Rochester Unibertsitateko geologo batzuek orduan sortutako mineral batzuetan aurkitu dituzten arrastoak eremu magnetiko indartsu baten isla dira. Horrek esan nahi du duela 3 mila milioi urte inguru Lurrak bazuela burdinazko gunea --eremu magnetikoaren jatorria-- eta planeta eguzki-haizetik babestuta zegoela --eremu magnetikoa izatearen ondorioa--.