Lur zailetako mikroorganismoak inokulatzeak landareen erresilientzia handitzen du

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

lur-zailetako-mikroorganismoak-inokulatzeak-landar
Arg. Pixabay

Landareek klima-aldaketari aurre egiteko ahalmen handiagoa izan dezaten, lurzoru gogorretan hazitako mikroorganismo-komunitateak inokulatzea eraginkorra izan daitekeela iradoki du ikerketa batek.  

Ikertzaileek azaldu dutenez, landareak substratu baten gainean hazten direnez, ahalmen mugatua dute klima-aldaketari aurre egiteko. Hala ere, badira lurzoru zailetan (hotzak, lehorrak, edo beroak) hazten diren landareak. Landare horiek lurzoruko mikrrooganismoei esker eskuratzen dituzte hazteko behar dituzten mantenugaiak.

Orain, ikertzaile horiek frogatu dute mikroorganismo horiek, beste leku batzuetan txertatuta, toki berriko landareei ere laguntzen dietela hotzari, lehorteari edo beroari aurre egiten, hurrenez hurren. Esperimentuak laborategian zein landan egin dituzte, eta, estres klimatikoarekiko tolerantzia areagotzen dutela baieztatzeaz gain, agerian jarri dute mikroorganismoen eta landareen arteko elkarrekintzaren garrantzia. Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila