Logurari antzemateko, amilasa

Logurari antzemateko, amilasa
2007/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Zientzialariak pertsonen logura neurtzeko test baten bila ari dira, eta Washington Unibertsitateko Medikuntza Eskolan aurkitu dute testa garatzeko baliagarria izan daitekeen proteina bat: amilasa; izan ere, logura handitu ahala, pilatu egiten da listuan. Ez dakite zergatik gertatzen den hori, amilasak, berez, ez duelako funtziorik betetzen loarekin lotuta.

Oraindik ez dute lortu test fidagarririk garatzea, probatu dituzten markatzaileek emaitza nahasgarriak eman dituztelako. Hori bera gertatu zitzaien listuaren amilasa-kantitatea neurtu zutenean, oso aldakorra zen banako batetik bestera. Horren ordez amilasak listuaren beste konposatuekiko duen kontzentrazio erlatiboa neurtzen bada, ordea, logura-maila adieraziko duen markatzailea lortzeko bidean egon daitezkeela uste dute zientzialariek.

1
229
2007
3
023
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
11
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila