Lehoiek ere Carré-ren gaitza

Tantzanian Serengeti izeneko parke nazionalean 60 lehoi hil dira Carré-ren gaitzak jota aurten; erreserbako herena, hain zuzen.

Tantzanian Serengeti izeneko parke nazionalean 60 lehoi hil dira aurten; erreserbako herena, hain zuzen. Zakur gazteek izaten duten birus bat da heriotza horien eragilea. Gaitzak jotako lehoia balantzaka hasten da mozkortuta bailegoen, aurpegiko nerbioak uzkurtu egiten zaizkio eta konbultsioak izaten ditu. Sintoma horiek, zakur eta otsoengan ere izaten dira Carré-ren gaitza dutenean, eta Serengetin egindako autopsietan egiaztatu egin da lehoiak gaitz horrek jota hil direla.

Nola igaro ote da gaitza lehen aldiz lehoien espeziera? Eta zein animaliak kutsatu ditu parkeko lehoiak? Inguruko zakurren bat izan ote da? Max J.G. Appel birologoak birusa isolatu eta klonatu egin nahi du, mutanteren bat ote den erabakitzearren. Baliteke birusa beti hor egon izana eta azkenaldian mutazioren batek gaitza eragin izana.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila