Kable ardazkideek telebista- eta irrati-seinaleak garraiatzen dituzte, kablearen diametroa txikia izanagatik, gai direlako uhin-luzera handiko uhinak garraiatzeko. Seinale optikoarekin gauza bera egin ahal izateko, Estatu Batuetako fisikari batzuek tamaina nanoskopikoko kable ardazkide bat egin dute. Elektrizitatearen lekuan argia eroango du nanokable horrek, eta, beraz, mikroskopio optikoetan eta beste hainbat tresna optikotan erabili ahal izango dute. Hori lortzeko, nanokableak kable ardazkide arrunten egitura bera du: bi eroale-geruza isolatzaile batez banatuta. Barrualdea nanohodi bat da, kanpoaldeko geruza metalezkoa da, eta bien artekoa aluminio oxidoz eginda dago.