Etorkizuneko etxeetan pareta arrunten ordez ukitu sinple batekin kolorez aldatzen diren kristal likidozko paretak izan genitzake. Kristal likidoak beren molekulak lerrokatzeko gai diren likido bereziak dira. Lerrokatze hori tentsio elektriko bat molekuletatik igarotzean gertatzen da; hori gertatzen denean, argiaren transmisioa gelditu eta kristalak kolore argitik ilunera pasatzen dira.
Gaur egungo kristal likidoak bi beira-xafla astunen artean jartzen dira; aldiz, sistema honek kristal likidozko geruza bat xafla bakar baten gainean jar dezake. Teknika honekin, orain arte zeuden tamaina-mugak gainditzen dira, eta telebista-pantaila erraldoiak, kolorea aldatzen duten paretak edo alkandoraren mahukan posta elektronikoa irakurtzeko leihoak garatzea posible izango da.