Orain dela gutxi kirurgilari ingelesek besikula kentzeko garatu duten teknika, pertsona askorentzat izugarrizko abantaila izango da. Alde batetik denbora gutxiago izango du gaixoak eta bestetik denbora gutxiago igaro beharko du ospitalean.
Urtero, Erresuma Batuan, 100.000 pertsonak, gutxi gorabehera, jasan behar izaten du ebakuntza hau. Ospitalean bost egun igaro behar dira eta abdomen-muskuluak ebaki direnez mina ere jasan behar izaten da. Azkenik, erabat suspertzeko bost aste behar dira.
"Sarraila-zulo" izeneko teknikaren bidez, kirurgilariek laparoskopioa (sabelean sartzen den eta telebista-kamera txiki bat duen tutu zurruna da) eta laserra erabiltzen dituzte ebaketan. Horrela, 14 cm-ko ebakia egin beharrean, zulo txiki batzuk besterik ez dira egin behar.
Metodo honen bidez, ebaketaren biharamunean gaixoa etxera joan daiteke.