Landareek lurra kolonizatu zutenekoa

Eskoziako Rhynie-n aspaldidanik ari dira fosilekin lanean. Duela 400 milioi urte izan ziren kondizio bereziei esker, landareak eta artropodoak izugarri ongi fosildu ziren. Bereziki ongi fosildutako landare batetik lignina erauztea lortu dute. Ligninak lurra kolonizatu zuten lehenengo landareak nolakoak ziren jakiten lagun dezake.

Polimero horrek zurruntasuna ematen die zurtoinari eta sustraiei eta, ondorioz, gorantz hazteko beharrezkoa dute landareek. Beraz, duela 400 milioi urte inguruko landareek gorantz hazteko gaitasuna zutela eta horrek zuhaitzak agertzea erraztu zuela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila