Omanen egindako zundaketa batean, landareak duela 440-470 milioi urte lehorreratu zirela ikusi dute. Ikertzaileek garai hartako arroketan espora mikroskopikoak aurkitu dituzte. Baina ez nolanahikoak; izan ere, esporak biko eta lauko taldeetan bilduta daude, eta hori landare briofitoen ezaugarrietako bat da, lehorreko landare-talde batena alegia, eta ez algena.
Ikertzaileek hepatikoen antzekoak zirelako susmoa dute. Dena dela, espora horiek behatuta soilik ez dago jakiterik landarea bera nolakoa zen. Gainera, ez dute galdu lehorreko landare zaharragoen arrastoak aurkitzeko itxaropena, eta ikerketarekin aurrera egiteko asmoa dute.