Laborategia txip batean

Medikuntzaren ikerketa-alor garrantzitsu bat bakterioak eta birusak identifikatzeko probak hobetzea da. Horretarako Kaliforniako bioteknologi konpainia batek odola edo listua analizatzen duten siliziozko txipak sortu ditu, infekzioa eragin duen patogenoa segituan identifikatzen dutenak. Txip hauek odoletik zelula jakin batzuk, hain zuzen ere analisirako beharrezkoak direnak, erakartzen dituzte.

Txiparen elektrodoek frekuentzi handiko korronte alternoa sortzen dute eta odoleko zelulak elektrikoki positibo edo negatibo bihurtzen dira, beren izaeraren arabera. Frekuentzia egokia hartuz gero bakterioak erakar daitezke korrontearen bidez eta ondorengo analisirako bakterio hauek isolaturik gelditzen dira. Dagoeneko odoletik lau bakterio bereiztea lortu da, hauen artean Streptococcus eta Staphylococcus bakterioak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila