Korrika egitea eta kolesterola

Emakume lasterkariek odolean kolesterol ona sortzen dute. 1.800 kirolarirengan egindako ikerketa batek erakutsi duenez, astean lasterka 64 kilometro baino gehiago egiten duten emakumeek, 16 kilometro baino gutxiago egiten dituztenekin konparatuta, HDL kolesterol gehiago dute; odol-dezilitro bakoitzeko 10 miligramo gehiago, hain zuzen. Dena den, bihotzarentzat eta odol-zirkulazioarentzat HDL kolesterolak abantaila izan arren, zauritzeko eta hilekoan arazoak izateko arriskua dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila