Normalean, alga fotosintetikoarekin batera bizi dira sinbiosian, eta, gutxi gorabehera, sinbiosi horretatik ateratzen duten materiaren erdia erabiltzen dute prozesu horretan. Zientzialarien ustez, hain gastu handia egiteko arrazoi sendoak ditu koralak, mukia sortzekogarrantzi handiko baliabidea erabiltzen baitu. Alde batetik, hezetasun-maila egokiari eusten laguntzen dio mukiak koralari. Bestetik, infekzioetatik babesten du.
Orain, biologoek gehiago jakin nahi izan dute ezaugarri horri buruz, eta, horretarako, mukiaren zikloa aztertu dute. Mukia, pixkanaka, uretan disolbatu eta koralaren inguruan barreiatzen da, eta inguruko mikroorganismoentzat ongarria da. Ingurua aberastu egiten da, hain zuzen ere.
Aberastutako inguruak besteak beste koralak elikatzeko behar duen materia eskaintzen duenez, ziklo osoa ongarriak birziklatzeko modua da. Beraz, koralak berreskuratu egiten ditu mukiaren bitartez galdutako ongarri horiek.